Igarotako Ekitaldiak › Sagardoetxeako jarduera
maiatza 2023
Museoen Nazioarteko Eguna Sagardoetxean: “Gure ondarea ezagutuz”
Maiatzaren 18an (asteazkena), Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea lelopean. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Sagardoetxeak “Gure ondarea ezagutuz” bisita berezia eskainiko du museoko pieza batzuekin. Aurten ere, maiatzaren 18an museoko sarrera doakoa izango da.
Informazio gehiago »“Udaberri giroan” Sagardoetxean
"Udaberri giroan" ekitaldia izango da Sagardoetxean sagarrondoen loraldia ospatzeko. Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek antzerkia, dantza eta musika emanaldia eskainiko dute sagastian. "Sagardo onenaren bila" emanaldia izango da aurten, eta bertan, Sagardoetxeako langileek misio garrantzitsu bat bete beharko dute: munduko sagardorik goxoena ekoiztea. Horretarako, sagarrik ospetsuenak aurkitu beharko dituzte!
Informazio gehiago »iraila 2023
Udazken Zaporez 2023
Irailetik azarora bitartean, sagarraren kulturaz gozatzeko hainbat jarduera izango dira Udazken Zaporez lelopean: XXIII. SAGAR UZTA 2023 Osteguna, Irailak 21 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoekin. Ostirala, Irailak 22 17:00-18:00 Txalaparta tailerra* Astigarragako Herri Eskolako patioan. Izena eman. Larunbata, Irailak 23 09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*. Izena eman. Igandea, Irailak 24 SAGARRAREN JAIA Foru plazan. 09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana. 10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*. Izena eman 11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara. 11:30-13:00 XIV.…
Informazio gehiago »urria 2023
Gona gorri, sagar gorri
Ba al zenekien sagardogintza eta landa-eremuko bizimodua eskutik joan direla beti? Herri baten erroak lelopean, Sagardoetxean sagardoaren kulturako ondarea zein usadioak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango duzue! Sagar muztioa iraganean bezala ekoiztu, eta baserri munduko jantzi tradizionalak zein sagardogintzako tresnak ezagutuko dituzue. Zeren zain zaudete? Kizkia, saskia, zakua eta lera hartu, eta goazen sagarrak biltzera! Tarifak: Helduak 6€ / Haurrak (5-17 urte) 3€ / Haurrak (4 urte arte) doan Hizkuntza: Euskera + Gaztelania Lekua: Sagardoetxea,Sagardoaren Museoa (Astigarraga) Data eta ordutegiak:…
Informazio gehiago »martxoa 2024
Zentzumenekin jolasean
2024ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan, Sagardoetxeak "Zentzumenekin jolasean" bisita berezia eskainiko du martxoaren 23an. Zentzumenak oso garrantzitsuak dira gure egunerokoan. Begiekin ikusi, belarriekin entzun, sudurrarekin usaindu, mihiarekin dastatu eta eskuekin ukimena landuz, bisitariek sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, Sagardoetxeak gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko. Informazio praktikoa: Eguna: martxoak 23 (larunbata) Ordua: 17:00 Prezioak: Helduak: 5 €, haurrak: 3 €, 0-6 urte: doan Oharra: erreserbarekin
Informazio gehiago »