
Igarotako Ekitaldiak › Ikastaroak
iraila 2022
Udazken Zaporez
Irailetik azarora bitartean, sagarraren kulturaz gozatzeko hainbat jarduera izango dira Udazken Zaporez lelopean: XXII. SAGAR UZTA 2022 Osteguna, Irailak 22 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoekin. Matraka Elektrotxarangak alaituko ditu kaleak. Ostirala, Irailak 23 17:00-19:00 Txalaparta tailerrak* Herri Eskolako patioan, Joseba Barandiaran plazan eta Kontxa Etxeberria Plazan. Izena-eman. 19:00 Sagar kata Kontxa Etxeberria plazan. 20:00- 21:00 Oreka TX taldearen kontzertua Kontxa Etxeberria Plazan. Larunbata, Irailak 24 09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*. Izena-eman. Igandea, Irailak 25 SAGARRAREN…
Informazio gehiago »Sagar postreak nola egin ikastaroa
«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagarrekin egindako postreak egiteko aukera eskaintzen du ikastaro honetan Josu Osa eta Fabien Ibarraren eskutik: sagar dultzea eta Normandiarren bourdelota. Prezioa: 15€ Ikastaroan izena-eman
Informazio gehiago »urria 2022
Sagar kefirraren elaborazio ikastaroa
«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagar kefirra egiteko aukera eskaintzen du ikastaro honetan, probiotikoetan aberatsa den eta alkoholik ez duen edaria. Ikastaro hau Dominic Lagadec (Txopinondo sagardotegia) eta Juan Aizpitartek gidatuko dute eta pitarra eta kefirraren osagaiak nahastuta, edari gozo eta osasuntsua lortuko dugu. Prezioa: 15€ Ikastaroan izena-eman
Informazio gehiago »Muztioa eta etxeko sagardoa nola egin ikastaroa
«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagar muztioaren eta etxeko sagardoaren elaborazio prozesu osoa egiteko aukera eskaintzen du Txopinondo sagardotegiko Dominic Lagadec-en eskutik: sagarrak aukeratu eta bildu, txikitu, prentsatu, egindako muztioa dastatu, muztioa pasteurizatu eta sagardoaren hartziduraren ostean, ontziratu. Oharra: tailer hau 2 saiotan emango da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Prezioa: 15€ Ikastaroan izena-eman
Informazio gehiago »Pizza eta sagar ore ama elaborazio ikastaroa
«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak pizzarako sagar ore ama egiten ikasteko aukera eskaintzen du ikastaro praktiko honetan 115 Sagar Ore Ama Pizzak-eko Ruben Andresen-en eskutik. Pizzarako sagar ore ama egiten ikasteko ikastaro praktikoa: - Zer da ore ama? - Zer da sagar aurre-hartzigarri bat eta nola erabili pizzarako masa egiteko? - Nola egin pizza orea? - Nola zabaldu orea eta pizza egin? - 115 pizzak-eko pizzen dastaketa RDLD Sagardoak-en sagardo naturalarekin. Prezioa: 15€ Ikastaroan izena-eman
Informazio gehiago »