
Igarotako Ekitaldiak › Azokak
azaroa 2019
III. Sagardo Forum
Sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak. III. Sagardo Forum jardunaldi hauetan hitzaldiak ospatuko dira azaroaren 21-22an Hernaniko Orona Ideon, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, eta aurten berrikuntza bezala, Nazioarteko Sagardo Azoka ospatuko da azaroaren 24-25ean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Egitaraua eta izen-emateak
Informazio gehiago »abendua 2019
azaroa 2021
Sagardo Forum 2021
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2021eko azaroaren 18-21ean ospatuko da IV. SAGARDO FORUM, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak. IV. SAGARDO FORUMaren barruan jardunaldi teknikoak ospatuko dira azaroaren 18-19an Astigarragako Erribera Kulturgunean (ikusi kokapena Google Maps-en), eta bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak emango dituzte, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskaini eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emango dute hiru gaitan ardaztuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa. Jardunalti teknikoetan izena eman IV. SAGARDO FORUMean…
Informazio gehiago »maiatza 2023
Euskal Jaia Getarian
Tokiko produktuen dastatzea (txakolina, sagardoa, taloa, txorizoa...).
Informazio gehiago »iraila 2023
Sagardoaren Festa Lazkaon
Lazkaoko ganaduaren eta nekazaritza pro-duktuen erakusketa eta salmenta. Aspaldiko garaietako ogibideen erakusketa eta bertako produktuekin egindako pintxoen eta sagardoaren dastaketa.
Informazio gehiago »