A la yuklak, golpian bat!


SAGARDOA ETA AISIALDIAREN ZEHARKO IBILALDIA

“A la yuklak, golpian bat!” Sagardoa trago bakar batean edatera gonbidatzen gaituen esaldiak mendeetako usadioa gordetzen du. Edariaz gain, sagardotegia elkartzeko, ospatzeko eta aisialdirako gunea izan da, non bolo-jokoek, tokak zein bertsolariek giro paregabea sortzen zuten.

Erakusketa honen bidez, sagardoaren zein sagardotegien bilakaera aztertuko dugu 200 urteetan zehar, eta txotxaren errituak sagardoaren aisialdia nola eraldatu duen
ezagutuko dugu, tradizioa bizirik mantenduz eta garai berrietara egokituz.

1880ko hamarkadan aro berri bat hasi zen sagarrondo zein sagardotegientzat. Sagarraren laborantza eta sagardoaren ekoizpena kritikoki nahiz zientifikoki aztertu ziren penintsulako zein atzerriko merkatuan hobetzeko eta lehiakor bihurtzeko. “Nekazaritza Berriaren” teknikak eta ezagutzak martxan jarri ziren, eta sagardotegiak maila baxuko zein erdi mailako biztanleen aisialdirako leku nagusi bihurtu ziren.

Diktaduran zehar sagarraren laborantzari zein kalitatezko sagardoaren ekoizpenari zegozkion balio, ohitura eta jardunbide on asko galdu egin ziren. Eragile pribatuek zein publikoek ez zuten sektorearekiko ardurarik agertzen, eta adabaki gutxi batzuk baino ez zituzten gauzatzen. Demokraziaren hasieran egoera oso kezkagarria zen.

1980ko hamarkadan, Gipuzkoa sagasti gutxiko probintzia zen, eta hazten ari zen eskariari erantzuteko ekoizpen txikia zuen. Txotxaren errituak modan jarri zituen sagardotegiak, eta horri esker, lehentasunezko lekua hartu zuten berriz ere euskaldunen eta Euskal Herrira hurbiltzen ziren bisitarien aisialdian.

Gaur egun sagardoak arrakasta nahiz ospe handiko unea bizi du. Sagardotegiak berrasmatu egin dira, sektoreak bertako sagarrekin kalitatezko sagardoa ekoiztearen aldeko apustua egin du, balio erantsi handiko beste produktu batzuk ekoizten hasi dira eta urte osoan sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera eskaintzen da.

————————————-

Kredituak:

  • Antolatzailea: Sagardun Partzuergoa
  • Testuak: Lourdes Odriozola eta Sagardun Partzuergoa
  • Ikerketa historikoa: Lourdes Odriozola
  • Ilustrazioak: Jokin Mitxelena
  • Diseinu grafikoa: Alambre Estudio

————————————-

Dokumentazio iturriak:

  • Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
  • Sagardoetxearen Sagarraren eta Sagardoaren Dokumentazio Zentroa (https://sagardoarenlurraldea.eus/dokumentazio-zentroa/eu/).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Artxibo Administratiboa.
  • Astigarragako Udal Artxiboa.
  • “Gipuzkoako Pomologia Batzordearen ehun urte = Cien Años de la Comisión Especial de Pomología de Gipuzkoa”. Lourdes Odriozola. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2016.
  • “Un pueblo en la frontera”. Luis de Uranzu. Colección Estudios VI (2). Irun: Luis de Iraunzu Kultur Taldea, 2003.
  • “Fabricación de sidra en las Provincias Vascongadas y su mejoramiento” (2ª edición). Severo Aguirre- Miramón. Barcelona: Casa editorial Maucci, 1914.
  • “La industria sidrícola”. Vicente Laffitte e Ignacio Gallastegui. Donostia: Imprenta de la Diputación de Guipúzcoa, 1925.
  • “Sagardoa Azpeitian”. Laxaro Azkune.
  • “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak”. Josu Tellabide Azkolain.
  • “Lasarte-Oriako sagardogintza”. Lasarte-Oriako Udalako Euskara Batzordea.
  • Aiurri aldizkaria.
  • Tolosako Udal Artxiboa.
  • Urnietako Udal Artxiboa.
  • “Txalaparta”. Juan Mari Beltran.
  • “La Sidra”. Jose Uria Irastorza.
  • “Ibarbi (Errezil sagarra) Sagarraren erregina”. Alvaro Bermejo eta Joseba Urretavizcaya.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa.
  • “Hernaniko sagardotegiak – Sidrerías en Hernani”. Hernaniko San Juan Konpartsa.


Argazki iturriak:

  • Sagardoetxea Museoa.
  • Sagardoaren Lurraldea.
  • Hernaniko Udal Artxiboa.
  • Hondarribiako Udal Artxiboa.
  • Irungo Udal Artxiboa.
  • Mutrikuko Udal Artxiboa.
  • “Gipuzkoa, Donostia-San Sebastián 1866 – 1910”. Francisco López Alen.
  • Aiurri aldizkaria.
  • Tolosaldea Turismo.
  • “Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak”. Josu Tellabide Azkolain.
  • “Sagardoa Azpeitian”. Laxaro Azkune.
  • “Lasarte-Oriako sagardogintza”. Lasarte-Oriako Udalako Euskara Batzordea.
  • “La Sidra”. Jose Uria Irastorza.