Sagardoaren lurraldea

ASTIGARRAGA Naturako altxorrekin jolasean Tailerra

Deskribapena

2022ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak ekintzaren edizio hau antolatzen du. Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. Aurtengoan, hautatu eta landutako ondare jasangarriarena zan da. Jardunaldietan, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan ateak irekita daude eta jendeari bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iritsi eta ezagutzeko aukera ematen zaio.

aisialdia astigarraga ekintzak museoa natura ondarearen europako jardunaldiak sagardoetxea sagastia udazkena

Fitxa

  • Data: 2022
  • Sailkapena: 3.5. Ekintzak
  • Dokumentu mota: Gaur egungo dokumentuak
  • Fondoa: Sagardoetxea Museoa
  • Signatura: K117-1
  • »
  • Kodea: DO-003189

Testu osoa

ASTIGARRAGA

Naturako altxorrekin jolasean

Tailerra

Familian gozatzeko klimaren aldeko ekintza dibertigarria proposatzen dizu Sagardoetxeak! Gure sagastiko elementuak erabilita (hostoak, adarrak, belarra, eta abar), Astigarragan hain maitatua dugun zuhaitza osatuko dugu familian: sagarrondoa. Horretarako, irudimena martxan jarri eta garapen jasangarriaren babesean, naturako elementu egokienak aukeratuko ditugu denon artean Sagardoetxeako sagarrondoa osatzeko. Kreatibitatea martxan jarri, eta goazen jolasera!

ASTIGARRAGA

Jugando con los tesoros de la naturaleza

Taller

¡Sagardoetxea te propone una divertida actividad a favor del clima para disfrutar en familia! Utilizando diversos elementos de nuestro manzanal (hojas, ramas, hierba, etc.) crearemos en familia el árbol que tanto estimamos en Astigarraga: el manzano. Para ello, pondremos en marcha nuestra imaginación
y en favor de la protección del desarrollo sostenible, seleccionaremos los elementos de la naturaleza más adecuados para formar entre todos el manzano de Sagardoetxea. Pongamos en marcha la creatividad, ¡y juguemos!