Sagardoaren lurraldea

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiko bigarren finalaurrekoa jokatuko da Azpeitian

Descripción

Irailaren 17an izango da finalaurrekoa, Iraurgi Saskibaloi Taldearen tabernan. Afarian parte hartuko duten herritarrak izango dira epaileak, eta horretarako aurrez erosi beharko dira txartelak. Afarirako sarrerak salgai daude dagoeneko.

azpeitia concurso popular de sidra de euskal herria concurso sidra

Ficha

  • Fuente: Uztarria
  • Fecha: 2016-09-05
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-006857

Texto completo

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia antolatu du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak bigarren urtez. Txapelketak hiru finalaurreko eta finala izango ditu, eta bigarren finalaurrekoa Azpeitian izango da, irailaren 17an. Euskal Herriko hainbat sagardotegietako sagardoak izango dira lehiaketan eta afaltzera inguratzen diren pertsonak izango dira epaileak, horiek izango baitira sagardoak dastatu eta puntuatuko dituztenak. Horiek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen.

Epaile lanetan aritu nahi duten herritarrek afarirako txartelak aldez aurretik erosi beharko dituzte Iraurgi Saskibaloi Taldeko tabernan, Añota sagardotegian eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko egoitzan. Txartelak salgai daude dagoeneko, 25 eurotan. Honakoa izango da afariko menua: Basatxerri lontxeatua, Eusko Label arrautzekin egindako bakailao tortilla, Lumagorri baserriko oilaskoa eta Azpeitiko hainbat baserrietako Idiazabal gazta.

Finalaurrekoak Ordizian, Azpeitian eta Zarautzen izango dira eta finala Andoainen.