Las sidrerías Aburuza, Altzueta, Gartziategi, Gaztañaga, Izeta y Saizar, finalistas del “XIII Concurso de sidra. Premios Diputación Foral de Gipuzkoa”
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / concursos / sidra / Aburuza / Altzueta / Donostia / Gaztañaga / Saizar / Izeta / Cofradía Vasca de Gastronomía de San Sebastián / Diputación Foral de Gipuzkoa / concurso de sidra
sidrería aburuza sidrería altzueta publicaciones donostia sociedad vasca de gastronomía sidrería gaztañaga concurso sidra sagardoaren lurraldea sidrería saizar
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-06-05
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005400
Texto completo
Ekainaren 7an, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko XIII. Sagardo Lehiaketako finala ospatuko da 12:00etan Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean. Aurtengo edizioan 30 sagardogile aurkeztu dira lehiaketara eta haietatik sei heldu dira finalera: Aburuza (Aduna), Altzueta (Hernani), Gartziategi (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Izeta (Aia) eta Saizar (Usurbil). Azken hitza, ostalari, sagardogile, enologo edota Fraisoroko dastatzeko taldeko kideek osaturiko epaimahaiak izango du larunbatean. Txapeldunak, 3.000 euro eta bordatutako txapela irabaziko ditu, txapeldun ordeak 1.500 euro eta garaikurra eta hirugarren sailkatzen denak, 1.000 euro eta garaikurra. Txapelketak bi helburu nagusi ditu: batetik, sagardogileen elaborazio lana baloratzea eta bestetik, botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik, baita analitikotik ere. Aurtengo lehiaketan, 14 udalerri ezberdinetako 30 sagardo ekoizlek parte-hartu dute, besteak beste: 1 Abaltzisketakoa, 1 Adunakoa, 1 Aiakoa, 1 Andoaingoa, 6 Astigarragakoak, 7 Hernanikoak, 1 Irungoa, 1 Lizartzakoa, 1 Oiartzungoa, 1 Donostiakoa, 1 Tolosakoa, 3 Urnietakoak, 3 Usurbilgoak eta 2 Zeraingoak. Iturria: www.noaua.com eta www.diariovasco.com