Sagardoaren lurraldea

Recetas de las mejores tartas de manzana de XII. Sagar Uzta

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / concursos / manzana / receta de tarta de manzana / XII. Sagar Uzta

publicaciones concurso sagar uzta sagardoaren lurraldea manzana

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2012-10-08
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004971

Texto completo

26 tarta gozok Astigarragako frontoia gozatu zuten pasa den irailaren 30ean. Gozogintza zaleek XII. Sagar Uzta 2012 barruan ospatu zen Sagar Tarta Lehiaketan bere tartak aurkeztu zituzten. Loli Etxeberriak, lehen sariaren irabazleak, eta Ramon Aginagak, bigarren sariaren irabazleak, beraien sagar tarten errezetak aurkezten dizkigute. Loli Etxeberriaren sagar tarta ERREZETA Osagaiak: - Kilo bat errege-sagar - Limoi bat - 100 gr. hirina - 200 gr. azukre - 200 gr. gurina - Royal sobre bat - 2 goilarakada esne - 3 arrautza Elaborazioa: Lehendabizi, sagarrak zuritzen ditugu, patata tortillarako bezala zatikatzen ditugu eta limoi zukua eransten diegu. Mikrouhingailuan 150 gr. gurin sartzen ditugu pomada puntuan eta 150 gr. azukre eransten dizkiogu. Irabiagailuarekin nahasten dugu eta arrautzak gehitzen dizkiogu. Banaka, esnea, hirina eta legamia gehitzen dizkiogu eta irabiagailuarekin nahasten dugu dena. Hasieratik labea piztuta utziko dugu 180ºtara berotzen joan dadin. Moldean gurina jartzen dugu eta ogi xehetuaz hautseztatzen dugu. Orea moldean botatzen dugu, sagarrak eransten dizkiogu eta gainetik 50 gr. gurin gehitzen dizkiogu. Amaitzeko, ordu betez labean sartzen dugu. Ramon Aginagaren sagar tarta ERREZETA Osagaiak: • Pasta egiteko: - 200 gr. hirina - 3 goilarakada azukre - 75 gr. gurina - Arrautzaren gorringo bat - 3 goilarakada esne - Gatz pixka bat • Orea egiteko: - Litro ½ esne - 2 goilarakada Maicena - 3 arrautza gorringo - 3 goilarakada azukre - Limoi azalaren zati bat 4 errege-sagar Arbeletxeko marmelada Elaborazioa: Lehendabizi pasta egingo dugu aipaturiko osagaiak nahastuaz base homogeneoa lortu arte. Ordu betez hozgailuan hozten utziko dugu eta ondoren moldearen gainean jarriko dugu pastaren zabalera denean antzekoa izan dadin zainduaz. Gero orea egingo dugu osagaiak su baxuan jarri eta dena nahastuaz. 10 minutuz irakiten utziko dugu. Orea pastaren gainean botako dugu eta zatikaturiko sagarra gainean jarriko dugu. 40 minutuz labean sartuko dugu 160ºtara. Denbora hau pasata, labetik atera eta hozten utziko dugu. Amaitzeko, arbeletxeko marmelada jarriko diogu gainean.