Sagardoaren lurraldea

En la Feria de Santo Tomás habrá concursos de sidra y alubia

Descripción

Eventos / concursos / Santo Tomás / feria / concursos de sidra y alubias / bases / premios

feria concurso bases santo tomás premios

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-11-30
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002926

Texto completo

Egun seinalatua baino astebete lehenago antolatu ohi da Santo Tomas azoka gure artean. Honakoan, abenduaren 16arekin egokituko da Santo Tomas eguneko azoka. Herritarrek eginiko sagardoa dastatu ahal izango dugu. Gainera, bertako ekoizleek egindako babarrunak ikusteko aukera ere izango da. Dagoeneko bi lehiaketak, sagardoarena eta babarrunarena, martxan dira. Aurten abenduaren 16an igandez ospatuko da Santo Tomaseko festa, NOAUA!k eta Sagardo Egunaren lagunak elkarrekin antolatu ohi duten azoka. Sagardo lehiaketan eta babarrun lehiaketan parte hartu nahi dutenek, ordea, abenduaren 11 baino lehen eman beharko dute izena. Sagardo lehiaketa Baserrian edo etxean sagardoa egiten duenak azokara ekar dezake, herritarrek proba dezaten. Nahi duenak, gainera, lehiaketan parte har dezake. Sagardotegiek ordea ezin dute lehiaketa honetan parte hartu. Partaide bakoitzak (lehiaketan parte hartzen duenak eta ez duenak ere bai) 10 botila sagardo aurkeztu beharko ditu, eta antolatzaileek botila bakoitzeko 2¤ euro ordainduko dizkiote. Babarrun lehiaketa Partehartzaile bakoitzak kg 1 babarrun aurkeztu beharko du. Trukean, kg bakoitzeko 12 euro ordainduko zaizkio. Babarrun lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak… Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa. Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da. Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea. Informazioa eta epeak Sagardo zein babarrun lehiaketan izena emateko epea abenduaren 11n amaituko da. Lehiaketan aurkeztuko den babarruna edota sagardoa, ordea, beranduenik abenduaren 13rako eraman beharko da NOAUA!ko egoitzan (Bordaberri 3, behea, kaxkoa). Baldintzak eta gainontzeko zalantzak argitzeko, deitu NOAUA!ren bulegora 943 360 321. Sari ederrak Babarrun zein sagardo lehiaketan, ondorengo sariak izango dira: Irabazlearentzat, saria: 150¤eta txapela. Bigarren geratzen denarentzat: 80¤eur o. Hirugarren saria: 50 euro. Abenduaren 16an egingo da Santo Tomas azoka Usurbilen.