Buen ambiente el día de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / Concursos de sidra y alubias / Xabier Alkorta, ganador / Rikardo Izeta, segundo / Txomin Lizaso, tercero
evento ganador concurso santo tomás
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2006-12-22
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002915
Texto completo
Santo Tomas azokak jende asko erakarri ohi du eta igandean ere hala izan zen. Baina protagonista nagusiak babarrun ekoizleak eta sagardogileak izan ziren. 37 izan dira babarrun lehiaketara aurkeztu diren babarrun-ekoizleak. Txokoaldeko Iruindegi baserriko Jose Ramon Ibarguren ekoizlea izan zen lehen saria irabazi zuena. Bigarren saria ere, Txokoaldera joan zen eta Justo Camino Errementaldegikoak eskuratu zuen. Hirugarren saria Fidel Balerdi Kalezargo Usaskuzarra baserrikoarentzat izan zen. Sagardo ekoizleak, ordea, 22 izan ziren. Lehen saria Kalezargo Aitor Alkortarentzat izan zen, Egioleta baserrikoa. Bigarren saria Ricardo Izetak eskuratu zuen eta hirugarren saria Txomin Lizasorentzat izan zen. Azken bi hauek ere Kalezargoak. Lehiaketa ez zen ikuskizun bakarra izan. Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek sagar erakusketa ipini zuten frontoian. 51 sagar-klase ezberdin bildu zituzten, 20 frantsesak, gainontzekoak Euskal Herrikoak. Taloa eta txistorra dastatzeko aukera ere izan zen. Bilgunekoak jo eta su aritu ziren taloa saltzen. DBH 4koak txistorra pintxoak eta kamisetak saltzen aritu ziren. Korrika, 18/98+ lan taldea eta Erraustegien aurkako plataformakoak ere postu bana jarri zuten. NOAUA!ko turroia NOAUA!ko bazkide askok, Gorrotxategi etxeko turroia eramateko aukera aprobetxatu zuten, plazan espreski horretarako postu bat jarri baikenuen. Gainontzeko bazkideek gogoan izan abenduaren 22a arte NOAUA!ko bulegoan eskuratu ahal izango duzuela turroia opari gisa. Kalitate handiko babarrunak Iruindegiko Jose Ramon Ibargurenek babarrun lehiaketan lehen saria eskuratu zuen. Errementaldegiko Justo Kaminoren babarrun kiloak bigarren saria eskuratu zuen. Fidel Balerdik, Usaskuzarra baserrikoak, hirugarren saria jaso zuen. Inoiz baino sagardogile gehiago Ezkerrean, irabazlea. Xabier Alkorta sagardogilea, Egioleta baserrikoa. Bigarren saria Ricardo Izetaren sagardoarentzat izan zen. Sagardo lehiaketako Hirugarren saria Txomin Lizasok etxeratu zuen.