Todavía está abierto el plazo para participar en el concurso de sidra y alubias
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / Concursos de sidra y alubias / bases / premios
evento concurso bases santo tomás premios
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2006-12-15
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002913
Texto completo
Babarrun lehiaketa Parte hartzaile bakoitzak 1kg babarrun aurkeztu beharko du. Kg bakoitzeko 12 euro ordainduko zaizkio. Babarruna epaitzerakoan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: - Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak... - Kolorea: zenbat eta beltzagoa (more ilun ia beltza) izan orduan eta hobeagoa. - Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea. - Dizdira: beste babarrun beltzetatik bereizten duen berezko dizdira izatea. Berezko dizdira hau beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada, lehiaketatik kanpo geratuko da partehartzailea. - Garbitasuna: babarruna ez den bestelako partikula arrotzik ez izatea. Lehen saria: 120 euro + trofeoa. Bigarren saria: 60¤eur o. Hirugarren saria: 40 euro. Sagardo lehiaketa Sagardotegiek ez dute lehiaketa honetan parte hartuko. Sagardoa etxean egiten duenak herriko plazara ekar dezake herritarrek proba dezaten. Nahi duenak, egunean bertan egingo den lehiaketan ere parte har dezake. Partaide bakoitzak (lehiaketan parte hartzen duenak eta ez duenak ere bai) 10 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio. Lehen saria: 120 euro + txapela. Bigarren saria: 60¤eur o. Hirugarren saria: 40 euro. Izena emateko azken eguna abenduaren 14a izango da. Baldintzak eta gainontzeko zalantzak argitzeko deitu NOAUA!ko bulegora (943 360 321). - Izen ematearekin batera, lehiaketan parte hartuko duten babarrun eta sagardo botilak NOAUA!ko egoitzara ekarri beharko dira. Iaz bezala, sagardoa dastatzeko aukera izango da.