Se aproxima el día de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / Concursos de sidra y alubias / bases / premios
alubia evento concurso bases sidra santo tomás premios
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2006-12-01
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002912
Texto completo
Santo Tomas egunaren aurreko igandean ospatu ohi da Usurbilen. Aurten, abenduaren 17an egokitu da. Azken urteotan bezalaxe, NOAUA!k antolatuko du egun seinalatu hau. Baina, aurten, Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak ere antolaketa batzordean hartu du parte. Baina benetako protagonistak herritar sagardo egileak eta babarrun ekoizleak izango dira. Babarrun kiloa ekartzen duenari 12 euro ordainduko zaizkio. Sagardogileek 10 sagardo botila ekarri beharko dituzte, eta botila bakoitza 1,5 eurotan ordainduko zaio. Lehiaketa ere egingo da eta sari politak banatuko dira. Hori bai, izena emateko epea abenduaren 14an amaituko da. Sagardo eta babarrun lehiaketak egingo dira Babarrun lehiaketa Parte hartzaile bakoitzak 1kg babarrun aurkeztu beharko du. Kg bakoitzeko 12 euro ordainduko zaizkio. Babarruna epaitzerakoan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: - Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak... - Kolorea: zenbat eta beltzagoa (more ilun ia beltza) izan orduan eta hobeagoa. - Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea. - Dizdira: beste babarrun beltzetatik bereizten duen berezko dizdira izatea. Berezko dizdira hau beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada, lehiaketatik kanpo geratuko da partehartzailea. - Garbitasuna: babarruna ez den bestelako partikula arrotzik ez izatea. Sariak: Lehen saria: 120 euro + trofeoa. Bigarren saria: 60¤eur o. Hirugarren saria: 40 euro. Sagardo lehiaketa Sagardotegiek ez dute lehiaketa honetan partehartuko. Sagardoa etxean egiten duenak herriko plazara ekar dezake herritarrek proba dezaten. Nahi duenak, egunean bertan egingo den lehiaketan parte har dezake. Partaide bakoitzak (lehiaketan parte hartzen duenak eta ez duenak ere bai) 10 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio. Sariak: Lehen saria: 120 euro + txapela. Bigarren saria: 60¤eur o. Hirugarren saria: 40 euro. Izen-ematea Izen emateko azken eguna, abenduaren 14a izango da. Baldintzak eta gainontzeko zalantzak argitzeko deitu NOAUA!ko bulegora (943 360 321). - Izen ematearekin batera, lehiaketan parte hartuko duten babarrun eta sagardo botilak NOAUA!ko egoitzara ekarri beharko dira.