Hilaren 14an izango da aurten Barrikote festa Igartubeiti baserrian
Descripción
Urrian izan genuen Sagardo Astea Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan. Orain berriz, orduan kupeletan sartutako sagar zukua sagardo bihurtuta, hau dastatzeko aukera eskaintzen digu baserri-museoak, hilabete honetan ospatuko den Barrikote festarekin. Bisita antzestua, kirikoketa, sagardo dastaketa, afari-merienda, trikitixa eta zozketa ere ez dira faltako egun honetako egitarauan, arratsaldeko 17:00etan hasi eta arratsaldean zehar haur eta helduentzat ekintzak egongo direlarik.
ocio barrikote gastronomía caserio museo igartubeiti cultura semana de la sidra sidra
Ficha
- Autor: Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2020-03-05
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-010347
Texto completo
Urrian izan genuen Sagardo Astea Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan. Orain berriz, orduan kupeletan sartutako sagar zukua sagardo bihurtuta, hau dastatzeko aukera eskaintzen digu baserri-museoak, hilabete honetan ospatuko den Barrikote festarekin.
Bisita antzestua, kirikoketa, sagardo dastaketa, afari-merienda, trikitixa eta zozketa ere ez dira faltako egun honetako egitarauan, arratsaldeko 17:00etan hasi eta arratsaldean zehar haur eta helduentzat ekintzak egongo direlarik.
Egitaraua zabalduz, Igartubeiti Ixabelen begiradatik bisita antzestua eskainiko du Amaia Ruizek; honetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, eta honetarako igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefono deitu beharko dute interesdunek. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan, kirikoketa ikustaldia izango da eta amaitzerakoan, txotx irekierari hasiera emango diote. Jarraian, afari-merienda eta sagardo dastaketa izango da, trikitilariekin. Bertatik Bertara zozketa ere ez da aurten faltako. Animatu.