Sagardoaren lurraldea

Zabalea sagardo dolarea

Deskribapena

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Zabalea baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

astigarraga baserria dolarea eskuzko trakzioa historia inbentarioa kultura matxaka sagardoa santiagomendi zabalea

Fitxa

  • Egilea: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Data: 2010-04-01
  • Sailkapena: 6.1. Historia orokorra
  • Dokumentu mota: Gaur egungo dokumentuak
  • Fondoa: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Kodea: DO-002852

Testu osoa

ZABALEA
IZENA ETA ALDAERAK: Zabalea.
AUZOA, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren behe solairuan, hego-mendebaldeko bazterrean, ukuilua zenaren ondoan.
JABEA: Jose Luis Zubillaga.
KRONOLOGIA: XIX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Duela 15-20 urte arte.
ZENBAIT DATU: Auzoko tolare nagusia zen, Palanka, Plazaetxe, Etxeaundi eta auzoko beste etxeetakoak bertara joaten ziren sagardoa egitera.
EGUNGO ERABILERA: Trasteleku, biltegia.
KONTSERBAZIO EGOERA: Hala moduzkoa.
DOLARE-PRENTSA: Askaren erdian zutitutako ardatza du, goiko zatian hariztatua. Burdinazko palanka bidez eskuz eraginda mugitzen da ardatzean gora eta behera, urka eta estutzeko mekanismoaz osatutako burua. Zurezko aska du, kantalerekin, eta solairu berean baino lurzorua baino altuago dauden soliba edo azpi sunbilek eusten dute.
DOLAREAREN OSAGARRIAK:
• Inertzia-bolantedun matxaka, goiko solairutik sagarrak tolbara bideratzeko hodiarekin. Hasieran eskuzko trakzioa bazuen, uhal eta polea bidez, motorrak mugitzen zuen azken urteetan.
• Sagardo botilak garraiatzeko egurrezko kaxak.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, zurezko aska, matxaka, Astigarraga.
OHARRAK: Sagastiak mantentzen ditu eta bildutako sagarrak sagardotegi batera eramaten ditu.
INFORMATZAILEA: Jose Luis Zubillaga.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 15a