Sagardoaren lurraldea

Irauntza sagardo dolarea

Deskribapena

"Astigarraga eta inguruetako sagardo dolare tradizionalen azterketa"ko sagardo dolareen inbentarioan jasota dagoen Irauntza baserriaren sagardo dolarearen deskribapena.

astigarraga baserria dolarea eskuzko trakzioa historia inbentarioa irauntza kultura matxaka sagardoa santiagomendi

Fitxa

  • Egilea: Josu Tellabide / Asier Agirresarobe
  • Data: 2010-04-01
  • Sailkapena: 6.1. Historia orokorra
  • Dokumentu mota: Gaur egungo dokumentuak
  • Fondoa: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: K44-1
  • »
  • Kodea: DO-002849

Testu osoa

IRAUNTZA
IZENA ETA ALDAERAK: Irauntza, Iholtza.
AUZOA, UDALERRIA: Santiagomendi. Astigarraga.
DOLAREAREN KOKAPENA: Baserriaren behe solairuan, ipar-mendebaldeko bazterrean. Lehen solairura igotzeko eskaileren ondoan.
JABEA: Ollo familia.
KRONOLOGIA: XX. mendekoa.
IRAUNALDIA: Duela 20 bat urte arte, etxerako bakarrik.
EGUNGO ERABILERA: Ez du erabilerarik. Trastelekua.
KONTSERBAZIO EGOERA: Ona.
DOLARE-PRENTSA: Hormigoizko askaren erdian zutik jarritako ardatz hariztatuak eta bertan gora eta behera egiten duen buruak osatzen dute. Bolante baten bidez eskuz eragindako torloju amaigabea biratuz mugitzen da koroa-horzduna eta azpialdetik zanpaketarako loturik duen zurezko urka.
DOLAREAREN OSAGAIAK:
• Bi inertzia-bolantedun matxaka, goiko solairutik sagarrak tolbara bideratzeko hodiarekin.
• Sagardo botilak garraiatzeko egurrezko kaxak.
• Txorrotak, giltza edo trumukuak eta patsolak.
GAKO-HITZAK: Eskuzko trakzioa, matxaka, Astigarraga.
OHARRAK:
• Sagarrak saltzean lortzen duten diruarekin sagardo botilak erosten dituzte gaur egun.
INFORMATZAILEA: Ollo familia.
DATU BILKETAREN EGILEA: A.Agirresarobe, J.Tellabide.
DATU BILKETA DATA: 2010eko martxoaren 15a