Sagardoaren lurraldea

Herrian ekoitzitako sagardoa aurkeztuko da Azokan

Descripción

Herrian ekoitzitako sagardoa aurkeztuko da Azokan | El Diario Vasco Sagardogintzak sasoi honetan Goierrin izan dituen berrikuntzen artean ekoizle berri baten iritsiera aipa daiteke, Ordiziako Tximista Sagardotegiak bere sagardoa ekoizteari ekin baitio, Aitor Esnaolaren ardurapean. Horrela, herrian orain dela 40 urte eten zen katea osatzen hasi da atzera, garai batean tradizio handia zuen sagardogintza berreskuratuz.

feria degustación sidra sidrería tximista

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-02-23
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009607

Texto completo

Sagardogintzak sasoi honetan Goierrin izan dituen berrikuntzen artean ekoizle berri baten iritsiera aipa daiteke, Ordiziako Tximista Sagardotegiak bere sagardoa ekoizteari ekin baitio, Aitor Esnaolaren ardurapean. Horrela, herrian orain dela 40 urte eten zen katea osatzen hasi da atzera, garai batean tradizio handia zuen sagardogintza berreskuratuz.

Aste honetan Ordiziako Azokan aurkeztuko dute, botilaratua, sagardotegian kupeletan duten sagardo berria. Izan ere, Azoka betidanik izan da bertako eta garaiko produktuaren sustatzaile, eta horretarako azokan saltzen duten saltzaileei edo bertako produktuen ekoizleei gune berezi bat egokitu zaie Ordiziako plazan. Hilabeteko zenbait asteazkenean, bertako eta garaiko produktuei lotutako erakustaldi gastronomikoa egiten da plazan bertan. Asteazken honetan, otsailak 24, Ordiziako Tximista Sagardotegiaren txanda izango da. Bakailao tortila dastatzera emateaz gain euren sagardoa dastatu eta erosteko aukera egongo da, 11:00etatik 12:00etara.